Menua
Erreserbak
Erreserbak
Abisu legala

Turismo erregistroa: UCT00024

  1. Legezko jakinarazpenaren helburua. 
    Baldintzak, atarirako sarbidea eta horren erabilera, eta erabiltzailearen eskura dauden edukiak eta zerbitzuak arautzen ditu legezko jakinarazpenak.
  2. Legezko jakinarazpenaren baldintzak onartzea.
    Atarira sartze edo hori erabiltze hutsak –dela bertan ageri diren edukien eta zerbitzuen zati bat erabiltzea, dela eduki eta zerbitzuak osorik erabiltzea- “erabiltzaile” izatea dakar eta, honenbestez, legezko jakinarazpenaren baldintzei guztiz eta argi eta garbi atxikitzea. Izan ere, legezko jakinarazpenaren baldintzak bertsio argitaratuan ageri dira, erabiltzailea bertan sartzen den unetik bertatik. Atariko orriak ikuste hutsak onartutzat ematen direla adieraziko du.
    Adinduna dela eta hemen zehazten diren legezko jakinarazpenaren baldintzak onartzeko eta betetzeko legezko gaitasuna duela adierazten du erabiltzaileak.
  3. Atariaren bidez emandako edukiak eta zerbitzuak. 
    ARITZALEKU S.A.L. enpresak, edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe, atariaren aurkezpena, itxura, edukiak eta zerbitzuak aldatzeko, handitzeko edo bertan behera uzteko ahalmena du.
  4. ARITZALEKU S.A.L. atariaren eduki eta zerbitzuetara sartzeak eta horiek erabiltzeak dakarren erantzukizuna. Bai atarira sartzea eta bai hori erabiltzea ere horiek egiten dituenaren erantzukizun izango dira. Hori dela eta, erabiltzaileak onartzen du atarira sartze horretatik edo ARITZALEKU S.A.L. enpresaren zerbitzuak  erabiltzetik erator daitezkeen ondorioei eta kalte-galerei erantzungo diela. ARITZALEKU S.A.L. enpresak eskura dituen baliabide guztiak jarriko ditu webgunearen bidez zerbitzu ona emateko erabiltzaileari.
    ARITZALEKU S.A.L. enpresaren datuak, programak edo dokumentu elektronikoak edozein modutara suntsitzetik, aldatzetik edo baliogabe uztetik edo horiei kalte egitetik begiratuko da erabiltzailea. Era berean, sarean, sisteman edo ARITZALEKU S.A.L. enpresaren edo beste batzuen informatika tresnetan aldaketaren bat ekar dezakeen programaren edo birusen bat edo edozein tresna fisiko edo elektroniko sartzetik edo zabaltzetik begiratuko da. Guztiz debekaturik dago oro har Interneteko erabiltzaileek onartu ohi dituzten jokabide zuzenaren printzipioak urratzen dituen edozein jarduera edo praktika egitea. ARITZALEKU S.A.L. enpresak ezin ditu ziurtatu ez webgunearen pribatutasuna ez eta segurtasuna ere. Hortaz, baimenik ez duten pertsonek bertan egiten dituzten interbentzioak direla eta, edo zure informatika sisteman edo euskarrietan birusak edo antzekoak azaltzen badira, enpresa ez da erantzule izango.
  5. Jabetza intelektuala eta industriala.
    ARITZALEKU S.A.L. enpresarenak izanik, web orrian ageri diren edukiak, sofwarea, irudiak, soinuak, testuak eta argazkiak Jabetza Intelektualaren Legearen Legegintzako 1/1996 Errege Dekretuak babestuta daude. Errege Dekretu horren 12. artikuluaren arabera, batez ere edukiak eta datu bildumak daude babesturik. Guztiz debekaturik dago jabetza hori erreproduzitzea, zabaltzea, publikoki komunikatzea eta eraldatzea, ARITZALEKU S.A.L. enpresaren berariazko baimen idatzirik ez badago.
    Beste pertsona batzuek jabetza intelektual hori baimenik gabe erabiltzeak legez ezarrita dauden erantzukizunei –direla penalak edo/eta zibilak, direla bestelakoak- aurre egin behar izatea ekarriko du.
  6. Datu pertsonalak babestea.
    Datu baseen arduradun ARITZALEKU S.A.L. izango da.
  7. Jakinarazpenak.
    ARITZALEKU S.A.L. enpresak erabiltzaileei egin beharreko jakinarazpenak edo posta elektroniko bidez edo postaz egin ahal izango dizkie. Era berean, erabiltzaileak egin beharrekoak edo postaz (helbidea: CAMPING ARITZALEKU, San Pedro k. z/g. 31291 Lerate, Nafarroa), edo telefonoz (948 39 50 64) edo posta elektronikoz (info@aritzaleku.com) egin ahal izango ditu.
+34 672 392 188