Menua
Erreserbak
Erreserbak

25 urte zurekin

25 urte betetzen ditugu!!! Eta ospatzeko modu hoberik ez zaigu bururatzen zurekin baino! 25 urte hauetako oroitzapen asko ditugu.

Datorren larunbatean, apirilaren 8an, txaranga, pintxoak, txingarrak, puzgarriak, haurrentzako jarduerak... eta sorpresa gehiagodun jaia prestatu dugu!!
Eta ezin duzu galdu ostiralerako, apirilaren 7rako, 19:30ean antolatu dugun musika bingo solidarioa, larunbateko jaiaren aperitibo gisa.

 

EGITARAUA

Ostirala 7

19.30 Musika bingo solidarioa Caramelo de Limónekin (bildutako dirua Hodeilargi elkarteari emango zaio).

 

Larunbata 8

12.00 Kalejira kanpinean zehar Goxo Txarangarekin.

12.30 Euskal Parrilla pintxoen dastaketa, sagardoarekin, garagardoarekin...

12.30 eta 16.30 Puzgarriak, pedalen bidezko kart-zirkuitua eta familia-jolasak.

19.00 Dantzaldia Luzianorekin.

Anima zaitez etortzera!!! Urtebetetze festa hau denboraldi berezi baten hasiera dela aurreratuko dizugu. Gure webgunearen eta sare sozialen bidez, gure urtebetetzea elkarrekin ospatzeko prestatu ditugun jarduera guztien berri emango dugu.

Eskerrik asko!! Zain gaituzu!!!

+34 672 392 188