Menua
Erreserbak
Erreserbak
Erreserbatu orain

Kanpinari buruz

Aritzaleku Kanpina Erresuma Zaharraren jaiogunean dago, Irantzuko Monastegiaren inguruan, Donejakue bidearen ondoan. 15 minutu eskasetan Lizarran nafar erromanikoaren adibide hoberenetarikoak goza daitezke.

Aritzaleku Allozgo urtegian Leraten dagoelarik, bide erdian dago Iruña, Donostia eta Logroño artean.

Aritzaleku Kanpina naturaz gozatzen dutenentzako zerbitzu ezinobea eskaintzen du. Ongi ornitutako partzelak ditugu, bungalowen alokairua, logela anitzak eta akanpatzeko gunea.

Supermerkatua, taberna-jatetxea, haur-parkea, jolasteko igeritokia eta abar. Guztion gozamenerako eskaintza zabala. Ur-kirolak eta naturari lotutako edozein jarduera egiteko leku paregabea.

Informazio gehiago nahi izatekotan zalantzarik gabe gurekin kontaktuan jarri.

Zure zain gaude!

25 urte zurekin

25 urte betetzen ditugu!!! Eta ospatzeko modu hoberik ez zaigu bururatzen zurekin baino! 25 urte hauetako oroitzapen asko ditugu.

Aritzaleku triatloiaren edizio berezia abian

Aurrekoetan bezala, Allozko urtegian egoitza duen proba zorrotza antolatu dugu, kirolaz gozatzeko ezin hobea den mendi ingurune polita. XX. edizio honetan hiru proba eskaintzen ditugu, bata esprint...